Erabilpena
Lehengo eta behin, jokoa gure mugikorrera jaitsi beharko dugu. Horretarako, jaitsi atalean ditugu beharrezko loturak.
Jokoan lehenengo aldiz sartzerakoan, menu nagusiarekin topo egingo dugu.
Bertan, zer egin nahi dugun aukeratu beharko dugu; jolasko, sailkapena ikusi edo jokoari buruzko informazioa ikusi.
Jokatu nahi izanez gero, “Jokatu” atalean sartu beharko gara eta bertan ditugun gai desberdinak agertuko zaizkigu.
Gaia aukeratzerakoan, galdera multzo bat aukeratuko dugu jolasten hasteko.
Galdera multzoen artean, zailtasun desberdinekoak aurkitu ditzakeguz. Zailtasuna zein den jakingo dugu, hontzaren janzkeraren arabera.
Hontzaren azpian agertzen diren izarrak adierazten digute zenbat puntu irabazi ditugun galdera multzo baikotzean.
Hori dana jakinda, zein galdera multzoarekin jolastu nahi dugun aukeratuko dugu, eta jolasten hasiko gara!
Kontuan izan behar dugu, galdera gero eta arinago erantzuten badugu, puntu gehiago lortuko ditugula. Ondorioz, denbora jaisten doan heinean, gero eta puntu gutxiago lortuko ditugu.
Jolasten amaitzen dugunean, sailkapena ikusi dezakegu.
Gure puntuazioa sailkapenean ikusi nahi badugu, «Sailkapenean parte hartu» botoian sakatu eta bertan gure izena eta posta elektronikoa ipiniko dugu.
Hau dena jakinda, has gaitezen euskara ikasten eta hobetzen!