Erabilpena

Lehengo eta behin, jokoa gure mugikorrera jaitsi beharko dugu. Horretarako, jaitsi atalean ditugu beharrezko loturak.

Jokoan lehenengo aldiz sartzerakoan, menu nagusiarekin topo egingo dugu.

IMG_4281

Bertan, zer egin nahi dugun aukeratu beharko dugu; jolasko, sailkapena ikusi edo jokoari buruzko informazioa ikusi.

Jokatu nahi izanez gero, “Jokatu” atalean sartu beharko gara eta bertan ditugun gai desberdinak agertuko zaizkigu.

IMG_4282

Gaia aukeratzerakoan, galdera multzo bat aukeratuko dugu jolasten hasteko.

IMG_4283

Galdera multzoen artean, zailtasun desberdinekoak aurkitu ditzakeguz. Zailtasuna zein den jakingo dugu, hontzaren janzkeraren arabera.

Zailtasunak

Hontzaren azpian agertzen diren izarrak adierazten digute zenbat puntu irabazi ditugun galdera multzo baikotzean.

Hori dana jakinda, zein galdera multzoarekin jolastu nahi dugun aukeratuko dugu, eta jolasten hasiko gara!

IMG_4284

Kontuan izan behar dugu, galdera gero eta arinago erantzuten badugu, puntu gehiago lortuko ditugula. Ondorioz, denbora jaisten doan heinean, gero eta puntu gutxiago lortuko ditugu.

Jolasten amaitzen dugunean, sailkapena ikusi dezakegu.

Sailkapena

Gure puntuazioa sailkapenean ikusi nahi badugu, “Sailkapenean parte hartu” botoian sakatu  eta bertan gure izena eta posta elektronikoa ipiniko dugu.

Erregistroa

Hau dena jakinda, has gaitezen euskara ikasten eta hobetzen!